.
Gure erregional A taldeak hurrengo partiduan gure laguntza behar du. Partidua oso garrantzitsua da, liderraren aurka hain zuzen ere. Gure laguntza eta indarrarekin seguru partidua aurrera aterako dutela eta ligan pausu handi bat ematea lortuko dute. Horregatik, 17:00tak inguruan zelaira etortzera animatzen zaitugu. Giro aparta izango dugu musika, danborrak, abestiak eta abar egongo dira. Guztion artean arratsalde bikaina igaroko dugu herriko taldea animatzen. ZURE ZAIN GAUDE