Historia

Mungia KT/CD Mungia

CD MUNGIA CD Mungia, modu ofizialean behintzat, 1924an Acción Catolicaren babespean jaio zan arren, lehenagotik bere baziran Mungiako auzoetan futbolean jokatzen eben hainbat gazte, eta euren artean lehiaketa eta txapelketa ugari antolatzen ebezan. Azpimarratzekoa da garai hartan, Mungian ezeze Euskal Herri osoan bere, hiru kirol zirala nagusi: futbola, pelotea eta txirrindularitza. Mungian pasa dan mendearen erdialdera arte hiru kirol horreek batera egin eben euren ibilbidea , hirurak zuzendaritza batzorde beraren babesean. Hogeita hamarreko hamarkadan erakundeen egonkortasun ezaren eta osteko gerra zibilaren ondorioz, kirol jarduerak eta, euren artean, futbol jarduerak desargertu egin ziran, ostantzeko ekintza gehienak bezala, izan bere, gerrea amaitu zanean, herriak beste lehentasun batzuk eukazan. Hirurogeiko hamarkadaren hasikeran CD MUNGIA barriro agertu zan kirol talde modura, lagun talde batek gidatuta, Atletico Madrileko jokalari izandako Koldo Intxausti Arruza buru zala. Lagun talde hark jarritako ilusinoak atzera ekarri ebazan herrira kirol jarduerak. Apurka-apurka kirol ekintzak eta gizarte mailakoak normalizatzen hasi ziran eta futbolzaleek laster ekin eutsen lehiaketa ofizialeko partiduak jokatzeari. Lehenengo partidu hareek Basozabaletako zelai zaharrean jokatzen ebezen, Mungiatik Gatikarako bidearen ondoan, gaur egun Mungia eta Txorierri batzen dituan autobidera sartzeko Atxurin dagoan errotondaren inguruan. Basozabaleta zelaiko aldagelek ez eukien urik baina ondoan ur-putzu bat egoan antza, eta handixek ateraten eben dutxatzeko behar ebena. Hori bai, ur hotz-hotza ei zan. Hirurogeita hamarreko hamarkadan eta herritarren artean kirolak oro har eta, batez bere, futbolak hartu eban indarraren ondorioz (txirrindularitza bere indartsu ebilen garai hartan, ez dogu ahaztu behar Luis Ocañak Mungian irabazi ebala Espainako Txapelketa), Udalak Legardako lursaila –berea zana– Jose Luis Costak zuzentzen eban Espainiako Futbol Federazinoari emon eutson. Telmo Zarra handiaren laguna zanez, Espainiako Futbol Federazinoak Jose Luis Costaren eskutik segiduan ekin eutsen futbol-zelai barria egiteko lanei, zelaiaren jabetza Federazinoari emotearen truke. Jose Luis Costa futbol-zelaia, halan jarri eutsoen-eta, 1972-1973 denboraldian inauguratu zan. Eraiki zanean ez eutsoen tribunarik egin, eta halantxe jarraitu eban Emeterio Bilbao presidentziara heldu zan arte, txapelketako partiduak Basozabaletatik Legardara pasatu ziran arte. Orduko garaiko zuzendaritza taldeko kideek, ez bakarrik CD MUNGIAkoek, eginahalak egin ebezan futbolari bizirik eusteko, izan bere, behar handia egin eben futbol-zelaietako zorua jagoteko –ez gaur ezagutzen doguna bakarrik, lurrezkoak eta hareazkoak bere bai–, zelai inguruak garbitzeko, aldagelak garbi eukiteko, dutxetan ur beroa iminteko… Lan eta obra horreek guztiak Klubak garai hartan eukan aurrekontutik eta eurek iminitako dirutik egin ziran, udalak bai diru aldetik eta bai politika aldetik oso eskas ebilzan-eta, eta euron diru ekarpena sano urria zan. Gaur egungo Legarda futbol-zelaiaren jaubea Udala da, izan bere, 2001ean Angel Maria Villar Llona Espainiako Futbol Federazinoko presidente zala (eta oraindik bere halan da) aprobetxatuta, Udalak erosi egin eutson zelaia estatuko federazinoari. CLUB DEPORTIVO MUNGIA taldeak itzelezko gorakada bizi izan eban hirurogeita hamarreko hamarkadan. Mungialdean ez eze Uribe osoko errefentzia bihurtu zan. Hirurogeita hamarreko hamarkadako azken urteetan eta laurogeiko hamarkadaren hasikeran estatuko hirugarren mailan jokatzera heldu zan, hau da, gaur egungo bigarren B mailaren pareko zan kategorian. Hainbat urtetan CD MUNGIA taldeak asago joan behar izaten eban txapelketako partiduak jokatzeko: Talavera de la Reina (Toledo), Sabiñanigo, Sangüesa (Huesca), Burgos, Zaragoza, Gijón Alaves, Eibar, Iruña eta beste hainbat lekutara urten behar izaten eban, horrexek ziran-eta bere taldean eukazan aurkariak. Baina urterik berezienetako bat 1980koa izan zan, CD MUNGIA Errege Kopako hirugarren kanporaketa BILBOKO ATHLETIC CLUBaren kontra jokatzeko sailkatu zan-eta. Lehenengo partidua San Antontxu bezperan jokatu eben Mungian berton eta bueltako partidua San Mamesen izan zan hamabost egun garrenean. Gitxienekoa, duda barik, emaitza izan zan, argi egoan-eta Athletic sailkatuko zala, halanda bere, Legardako futbol-zelaian Dani, Escalza, Guisasola, Rojo, Urkiaga, Carlos, Argote, de Andres, Andrinua eta orduko talde itzel ha ikusteko aukera izan eben mungiarrek. Gure taldean, barriz, besteak beste, ondokoek jokatu eben: Jose Mari Goiko, Andre Etxebarria, Sañudo eta Arevalok. Orduan, oraindik Legarda futbol-zelaiak argi artifizialik ez eukanez, 1980ko urtarrilaren 9an argi-torre batzuk jarri ziran hurrengo astean partidua jokatu ahal izateko. Partidu egunean euria goitik behera egin eban, bota ahalean egun osoan eta partidu-orduan bere bai, inoizkorik eta gehien. CD MUNGIAren historia labur hau ezin dogu zarratu Clubean euren markea itxi daben jokalariak eta entrenatzaileak aitatu barik. Jokalarien artean, honeexek aitatuko doguz: Juanjo Elgezabal, Migel Angel Lotina, Carlos Pouso, Navas, Kakel Iturregi, Jon Agirrebengoa eta semeak, Antonio, Juan Garmendia, Angel Sertucha, Goikoetxeatarrak, Jose Mari, Juan Luis, Javi, Siete, Emeterio Bilbao (hasikeran jokalari eta gero Presidente moduan), Angel Boyra, Txetxe Boyra, Lander Boyra (aitita, osabea eta lobea), Iglesias, Olondo, Arevalo, Serapio, Imaz, Goirigolzarri, Juanpe, David Isasi, Muriedas anaiak eta lobea, Miguel Ruiz, Josu Agirrebengoa edo Athleticek itxitako Armenteros edo Ismael Urtubi. Eta entrenatzaileen artean: Carlos Jaramillo “Madriles”, Pedro Elordui, Manuel de Nicolas, Buscalios, Morfi, Juan Mari Begoña, Sañudo, Navas, eta aparteko aipamena egin gura deutsegu Inaki Zorrozua “Pana”ri eta Jon Iñaki Uriarte “Txikerra”ri laurogeiko hamarkadan klubeko oinarri futbol osoa lantzen egin eben beharragaitik. Era berean, gure artetik joan jakuzan Txema Iturbe, Javi Lejona eta Txema Mendiola bere gogora ekarri gura doguz, euren laguntza eta eskuzabaltasunari esker une ahaztuezin asko bizi izan doguz-eta. Eskerrik asko horreei guztiei eta aitatu barik lotu jakuzan beste askori, CD MUNGIAk eurei esker jarraitzen dau-eta aro barrietara egokitzen –kirolera bere heldu dan globalizazinoaren aro honetan–, futbol-eskola barria sortzeko lehengo pausuak egiten eta etorkizuneko futbo-izarrak aurkitzen eta eurei laguntzen. Era berean, azpimarratu beharrekoa da azken urteotan andrezkoen futboleak egin dauen lana, guztiz gizonena zan kirol-munduan apurka-apurka bere lekua egin dauelako eta bera bere historia egiten hasi dalako, kirol guztietan, baina, batez bere, futbolean. Aipamen berezia egin gura deutsagu hirurogeiko hamarkadan emakumeek osatu eben taldeari: andrazko adoretsuak eta ausartak; lehenengoak izan ziralako futbolean jokatzen, baina batez bere, garai luze ilun hartako tabuak eta moldeak atzean itxi eta, jente askori beste errealidade bat erakutsita, bardintasun-bideak urratzeko lehenengo pausua emon ebelako. C.D. MUNGIA Aunque el C.D. MUNGIA oficialmente naciese en el año 1924 bajo el cobijo de Acción Católica, antes de que la Sociedad Deportiva existiese los jóvenes de Mungialde ya practicaban el fútbol en los distintos barrios de Mungia organizando competiciones y campeonatos entre ellos, es de reseñar que en aquella época los deportes arraigados no solamente en Mungia sino en toda Euskal Herria eran aparte del fútbol, la pelota y el ciclismo, las tres modalidades caminaron juntos Mungia en la primera mitad del siglo pasado bajo la misma junta directiva. Como consecuencia de la inestabilidad Institucional de la década de los treinta y su desenlace final en la guerra civil, la actividad deportiva y en concreto la del futbol desaparece como otras muchas actividades, (las necesidades eran otras a la terminación de la contienda militar). En el inicio de la década de los sesenta el C.D. MUNGIA vuelve a reaparecer como entidad deportiva de la mano de un grupo de amigos encabezado por Koldo Intxausti Arruza (este había sido jugador de Atletico de Madrid) con la ilusión de aquellos hombres se volvieron a dar los primeros pasos para el retorno a la actividad deportiva y social normalizada, en la época empezaron jugando los partidos de competición oficial en el viejo campo de Basozabaleta, este campo estaba ubicado en el camino que une Mungia con Gatika, a la altura de lo que hoy conocemos como la rotonda de Atxuri a la salida de la autovía que une Mungia con el Txorierri, aquel campo de Basozabaleta no disponía de agua en las duchas, pero había un patín en el entorno de donde se extraía el agua para la ducha de los contendientes, por supuesto agua fría. En el inicio de los años setenta, y con el auge que estaba adquiriendo entre los vecinos el deporte en general y fútbol en particular (también el ciclismo y la pelota no podemos olvidar ni ignorar las grandes gestas del ciclismo en Mungia, no olvidemos que Luis Ocaña se proclamó campeón de España en Mungia) aprovechando que el terreno donde hoy está ubicado el campo de Legarda era de propiedad municipal, es cedido a la Federación Española de Fútbol que presidia José Luis Costa y con la amistad que le unía a éste con el mítico Telmo Zarra y con la mediación de éste, la Federación Española ejecuta las obras del nuevo campo de fútbol a cambio de la titularidad del solar, el campo de fútbol se inauguró con el nombre de José Luis Costa, en la temporada 1972-1973, este campo en su inicio carecía de tribuna, ésta fue levantada tal y como se conoce hoy con otro presidente, Emeterio Bilbao (q.e.p.d.) que accedió a la presidencia del Club una vez trasladado desde Basozabaleta a Legarda los partidos de competición. Los directivos de aquellos años, no solamente en el C.D. MUNGIA sino en todos los clubes hicieron posible que el futbol sobreviviese, pues el trabajo de ellos fue primordial a la hora de adecentar el terreno de juego, terrenos de juego, no los que hoy conocemos sino de tierra, arena y en el mejor de los casos con hierba, limpieza del entorno del campo, limpieza de vestuarios, sistema de calentadores para agua caliente en las duchas, pues todas estas actividades e inversiones se realizaron con el aporte de los presupuestos que manejaba el Club en la época y en ocasiones con aportaciones de sus propios bolsillos, pues los ayuntamientos estaban bajo mínimos tanto económicamente como políticamente y su aportación económica era a todas luces escasa. Al respecto de la titularidad del actual campo de Legarda, es de propiedad municipal desde el año 2001, que fue adquirido por el Ayuntamiento el solar a la Federación Española de Futbol aprovechando la presidencia de la misma y que ostenta todavía hoy, D. Angel Maria Villar Llona. El CLUB DEPORTIVO MUNGIA, deportivamente creció como la espuma, en la década de los setenta, se hizo referente del futbol no solamente en Mungialde sino en todo la merindad de Uribe, el Club a finales de los setenta y principios de los ochenta llegó a jugar en la tercera división nacional, que en los años reseñados era la categoría de tercera división como la segunda división B que hoy conocemos, el MUNGIA llego a participar durante varios años en una competición donde se tenía que desplazar a Talavera de la Reina (Toledo), Sabiñanigo, Sangüesa (Huesca), Burgos, Zaragoza, Gijón Alaves, Eibar, Iruña etc, pues eran sus rivales en el grupo donde estaba encuadrado. Un día inolvidable para los seguidores de C.D. MUNGIA, fue en el año 1980 donde se clasificó para jugar la tercera eliminatoria de la Copa del Rey contra el ATHLETIC CLUB DE BILBAO jugando el primer partido en víspera de San Antontxu en Mungia y al de quince días en San Mames el partido de vuelta, el resultado era lo de menos, era evidente que pasaría el Athletic la eliminatoria, pero en Legarda jugaron en partido oficial los Dani, Escalza, Guisasola, Rojo, Urkiaga, Carlos, Argote, de Andres, Andrinua etc, contra nuestro Club que estaba formado por, Jose Mari Goiko, Ander Etxebarria, Sañudo, Arevalo entre otros, como en aquel año el campo de futbol de Legarda carecía de iluminación artifcial, se colocaron torretas de iluminación artificial para la celebración del partido a la noche de un 9 de enero de 1980.fue uno de los días que más agua ha caído en forma de lluvia a lo largo del todo el día y a la hora del partido. No podemos cerrar esta breve historia del C.D. MUNGIA sin hacer mención a jugadores y entrenadores que han dejado su huella en el Club, jugadores de la talla de Juanjo Elgezabal, Miguel Angel Lotina, Carlos Pouso, Navas, Sañudo, Kakel Iturregi, Jon Agirrebengoa, e hijos, Antonio, Juan Garmendia, Angel Sertucha, la saga de los Goikoetxeas, Jose Mari, Juan Luis, Javi, Siete, Emeterio Bilbao, (este como jugador y posteriormente presidente), Angel Boyra, Txetxe Boyra, Lander Boyra, (abuelo, tio y sobrino), Iglesias, Olondo, Arevalo, Serapio, Imaz, Goirigolzarri, Juanpe, David Isasi, Muriedas Hnos y sobrino, Miguel Ruiz, Josu Agirrebengoa o los cedidos por el Athletic como Armenteros e Ismael Urtubi, entrenadores que dejaron huella de su paso, Carlos Jaramillo (madriles), Pedro Elordui, Manuel de Nicolas, Buscalios, Morfi, Juan Mari Begoña, Sañudo, Navas, mención especial a Iñaki Zorrozua (pana) y Jon Iñaki Uriarte (txikerra) por la labor desarrollada en los ochenta que movieron todo el futbol base del Club, los malogrados Txema Iturbe, Javi Lejona y Txema Mendiola, que nos hicieron pasar momentos inolvidables, con su compañía y cariño, y otros muchos que aunque no se les mencione hicieron lo posible para que hoy siga existiendo el C.D. MUNGIA, adaptándose a la nueva era, la era de la globalización que también ha entrado en el deporte, dando los primeros pasos en la formación de una escuela de futbol, para descubrir y dar ayuda y salida a las futuras promesas del futbol. Hoy también dando cobertura hoy al género femenino que poco a poco van abriendo un hueco en un mundo que era totalmente masculino y empiezan a hacer historia con la incorporación de la mujer al deporte pero en especial en el fútbol. Recuerdo especial para un grupo de mujeres que en la década de los setenta tuvieron el coraje de formar un equipo de futbol femenino, lógicamente no participaban en un campeonato porque simplemente no había, pero que rompieron muchos moldes y tabúes que venían impuestos a lo largo de la etapa oscura recién cerrada, ellas fueron sin duda con su actitud las que abrieron los ojos de mucha gente e iniciaron el camino de la igualdad de géneros del que tanto se habla hoy. Aurrera

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de CookiesAceptar